XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Juan Luis Ojea. San Prudencio Fundazio Laboraleko ordezkaria

Batasuna behar da lan istripuei aurre egiteko

Laneko Arriskuen Prebentziorako Foroa egin zen herenegun Gasteizen.

- Lan istripuena egungo gizarteak duen gaitza da.

Konpontzeko gaia dela uste dugu, eta hitz egin beharrekoa administrazio, enpresa eta sindikatuen artean.

Erabaki konkretuak behar ditugu; izan ere, badira hiru urte lan arriskuen prebentziorako legea onartu zela.

Legea betearazteko enpresek dituzten zailtasunez mintzatu behar dugu; sindikatuen ikuspegia ere garrantzitsua da. Zehaztasuna bilatu nahi dugu.

Lan istripuen zioa non dagoen denek dakite. Non dago konponbidea?

Lan istripuak halabeharrez gertatzen direla oso zabaldua dago.

Horren kontra jo beharra dugu.

Istripuak gertatuko dira, baina saihestu behar dira.

Horretarako baliabide guztiak behar dira, baina alferrikakoa da administrazioak edo enpresariak bakoitza bere bidetik aritzea.

Sektore guztien batasuna beharrezkoa da. Puntu komunak bilatu nahi ditugu.

Baina batasuna lortzearekin nahikoa al da? Ez al da hitz egin behar aplikazioaz?

Filosofiekin aspertuta gaude. Alde praktikoa bilatu nahi dugu.